Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-01-18 Erratzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-01-18 Erratzu Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Laburu, Agin
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lagunak zarete. Zu, Julio, baikorra zara, eta Agin ezkorra. Azkenaldi honetan gauza polit aunitz pasatu zaizkizue, eta Julio kontent dago. Aginek uste du hainbeste gauza onek zerbait txarra ekarriko dutela.

Deskribapena

Doinua
Zer da gaur Donostian
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-01-18 Erratzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu
Bertso saio batera
beti pletoriko
Agin ez da lurrera
inoiz eroriko
bertsoa hasi, buka
egin eta kito!
Baino nahiz ta onduan
eduki bi mito
seguru nago ondo
ez dira ariko. (bis)

J. Soto
Erratzura etorri
gara aurtengoan
ilusio bizi ta
kantatze sendoan
ta zeinen pozik nagon
ai hau nora doan!
Jon Maiakin kantuan
ze pozik nengoan
ta hori gutxi balitz
Aginen ondoan! (bis)

A. Laburu
Erabat osasuntsu
kadera ta izter
nere herrian ia
sentitzen naiz mister
hara ta hona nabil
ez ninteke asper
loteria tokatu
eskuin eta esker
baina langabezian
egongo naiz laster. (bis)

J. Soto
Agin ez zaidazula
esan holakorik!
Ba al dago langabe
bizi ainakorik?
Loteria ez dut baina
bi txanpon jasorik
maiteminduta nago
ta nago osorik
ta ja gainera ez zait
irtetzen granorik. (bis)

A. Laburu
Gaztetan neri ere
granoekin burla
nesketan ezin egin
ta nola kalkula?
Zu ere berdin zebiltzan
ezin disimula.
Orain lortuagatik
zure pelikula
egon seguru gero
utziko zaitula. (bis)

J. Soto
Orain musu ematen dit
ezpain baztarretik
eskua pasatzen dut
bere izterretik
nahiz zuk bezelaxe ez
daukadan misterretik
ta txapelketan ere
nahiz bide txarretik
gutxienez egin nun
Jon Maian aurretik. (bis)

A. Laburu
Jon Maia gizajuak
hamaika desgrazi
hik gatza botaz orain
kabroi latza haiz hi!
Uste det ez diola
horrek egin grazi.
Baino hi naparra haiz
eta ez nahasi.
Hurrengoan Silveirak
baietz irabazi! (bis)

J. Soto
Silveira izan dadila
bertsoaren apaiz
ni txapeletaz paso
ja jantzi ditut maiz
ta orain emagun buelta
ta alda ‘zagun gaiz.
Zuk segi zazu zure
malko ta zorigaitz
ni puta madre nago
zoriontsua naiz. (bis)

A. Laburu
Ni beti ez naiz bizi
triste ta negarrez
baino abisu eman
behar nizun aurrez.
Beti esaten da “Gaur
eta gero… gaur ez”.
Nahiz egun ederrekin
beti egin amets
beti egongo da norbait
izorrazeko prest. (bis)

J. Soto
Baina ze gozamena
daukadana aurten
ez dakit poz gehiago
izan al nezakeen
ta nork izorratuko
nau ni azken baten
ta guapo egoteko
egia esaten
ez dut atorrik jantzi
beharrik izaten. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra