Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-03-30 Azkaine Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aimar Karrika

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-03-30 Azkaine Lagun-artekoa
Gai-emailea
Murua, Xumai
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Karrika, Aimar
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aita-semeak zarete. Andoni semea andregai bila dabil, eta familiako legea da azkaindarra atzeman behar duela. Baina hemen dagoeneko ez dago andregairik libre. Baziren bi, baina abiatu ziren bidaian.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
12

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-03-30 Azkaine Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aimar Karrika

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Hemen ez da neskarik
neretzako keba!
Urruti joan ziren
arnasa hartzera.
Bueno aita badaukat
nolabait aukera
senargaia hartzea
posible ote da? (bis)

A. Karrika
Horrekin ez naiz jartzen
estu eta larri
nahi baduzu mutila
etxera ekarri
baina etortzen bada
jakin zazu sarri
amak ikusi aurretik
peluka bat jarri. (bis)

A. Egaña
Ez gabiltza ez oso
ohitura zaharrean
igual jokatuko dut
hain modu txarrean
peluka nun ipini
bere kalparrean
edo eta amaren
begien aurrean. (bis)

A. Karrika
Adarra joko al dit
semiak azkenian?
Nik zintzotasun bat dut
neronen senian.
Ekar zazu etxera
behar den unian
gure ama maitea
lotan dagonian. (bis)

A. Egaña
Nik esan dut “Mutil bat
topatzera goazen”
urduri zaude oso
lasaitu gaitezen
ez naiz aritu jator
ez nenbilen zuzen
aita relaja zaite
hipotesi bat zen. (bis)

A. Karrika
Lehenik adarra jota
burura harkaitza
gay-a al da semea?
Ez dugu apaiza
baina neskentzat ere
hori da emaitza
beti baitzara aizu
nahiko ulergaitza. (bis)

A. Egaña
Bi neska bagenitun
dotoreak aizu
Patagonia aldera
joanak jo ta su.
Bila joango al gera
haruntza ni ta zu?
Seguru amak ere
eskertuko dizu. (bis)

A. Karrika
Behar bezalakoa
baitauka senarra
bakarrik duzu hara
zuk joan beharra
ta ez baduzu aurkitzen
bertan azkaindarra
lasai ekar ezazu
zuk argentinarra. (bis)

A. Egaña
Orain hartu behar det
bidaiari planta
Patagoniara joan
zer-nolako lata!
Bikin etorriko naiz
konkista aparta
Txile ta Argentina
da Patagonia ta! (bis)

A. Karrika
Baina joan zaitea
zu harantza guapo
ligatzea nahiko lan
zaila dugulako.
Bikin bueltatu zaite
bai eskerrik asko
bat zuretzako eta
bestea neretzako. (bis)

A. Egaña
Alper-alperrik egin
digu irrintzia
bere ezjakintasun
horren garrantzia
“Aita zer da txilena?”
ta bere iritzia:
“Hanka altxatu eta
baloia jotzia”. (bis)

A. Karrika
Gola sartu didazu
aizu horrenbeste
ateraldi ez zaizu
irtengo hain merke.
Bertara joan zaite
hain zaude zu fuerte
joaneko billeteakin
ta han gera zaitezke. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra