Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Altzako Bertso Astea (14. 2014. Donostia)
Saioa
2014-05-04 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuen lehenengo zita da gaur. Altzako etxe historikoenera hurbildu zarete: Arzakera. Lehenengo platerarekin hasi dira problemak. Beste hamaika datozkizue.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre
Lehendabiziko zita
zail da eramaten
“Goazemazu Artzakera”
hasi naiz esaten
gauzak haundi xamarrik
hasi nahian aurten
hemen zigalatxo bat
plater haundi baten
nola diozu hori
ez dezula jaten? (bis)

A. Martin
Nola diru pixka bat
geneukan patrikan
luxua jarri nahian
genbiltzan praktikan.
Zigala bat hor dago
txipiroien tintan
gero solomilloa
porru, ganba brickan
platerek ez al dute
instrukziorikan? (bis)

U. Agirre
Ardo onena eta
Noruegako ura
“Ederra dago” esanda
gu biak gustura.
Lehenengo platerian
ai hamaika duda!
“Zer du?” eta “Zer dauka?”
hau, hori ta hura
ahoa iriki ta
kolpean barrura. (bis)

A. Martin
Noruegako ur hori
ona dago enfin!
Zigala ez zen txarra
ta daukat atsegin
hola ateratzen dute
nahi beste etekin
baina nik nahikoa dut
egonda zurekin
urdaiazpiko pixka’t
bi arrautzarekin. (bis)

U. Agirre
Jatetxe honek badu
hamaika bertute
ateratzen da baina
diruaren truke.
Momentu honetxen zai
horrenbeste urte
Telepizza joatea
hobea genduke
gure patrikak ere
eskertuko luke. (bis)

A. Martin
Nahiz ta ona zegoen
moussa tartaleta
eta miniatura
zirudin txuleta
larehun bat euroko
faktura gordeta
atera zazu VISA
atera karneta
hau izango da gure
lehen hipoteka. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra