Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2014-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
Bertsoa entzun |
2014-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Lizaso
Zarauztik etorri zera
jakiteko grinez
dena agertu dizut
poz ta atseginez.
Orain lepotikan gora
naukazu eginez
denetik baitakizu
nahiz ezer jakin ez.
I. Zubeldia
Baserritar honek du
kriston umorea
atarie zikine
daukazu ordea
osinekin beteta
a ze kolorea!
Izurrauta al daukazu
desbrozadorea?
S. Lizaso
Lasai ahuntzak eiten ditu
hainbat marabilla.
Pentsatu zenen azkarra
daukagun mutila:
nahiz oilotegian egon
kriston oilo pila
kartoi artean dabil
arraultzaren bila.
I. Zubeldia
Bilatuko ditut ta
egon zaite lasai
ikuilura joan naiz eta
ai, ai, ai, ai, ai, ai
ilaran hor lotuta
lau behi ta bost biai
behi danak antzu dauzka
ta katuak ernai.
S. Lizaso
Ikuluan ere bada
noski ikusmira
eta mutil koskorrak
nolako dizdira!
Hau seguru egongo zan
kanpora begira
honen behi eta bigantxak
zezenak baitira.
I. Zubeldia
Fijatzen hasi naiz ta
esanda hobe da
denak behiak zirela
keba, keba, keba!
Sei zekor ikuiluan
posible ote da?
Txahal onak jateko
a ze abelera!
S. Lizaso
Zurekin jarraitzea
neretzat kaltera
baina oraindikan ere
badago aukera.
Nahi badezu ikasita
hemendik atera
morroi etorri zaitez
hamar bat urtera.
I. Zubeldia
Nahiz hau iruditzen zaidan
leku majikoa
dotorea ta ederra
antologikoa.
Hona ez etortzeko
motibo nahikoa
arraultzez beteta daukat
frigorifikoa.
S. Lizaso
Etortzeko ez daduka
nahiko borondate
ta sarri etortzen bada
beretzako kalte.
Etxe aurreko txabolatik
ibili aparte
gure etxeko txakurrak
hortzak daduzkate.
I. Zubeldia
Txabolan txakurtxo bat
lotuta dauka han
egun guztia etzanda
pasa du patxadan
zakur ona zala ta
ikusi det bajan
berak hortzak onak ta
arkakusoak jan!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra