Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-08-13 Leitza Jaialdia
Gai-emailea
Azpiroz, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aitor, duela bi urte sagarrondoz betetako terreno bat erosi zenuen. Gaur zure lagun Unairi deitu diozu zure lehen sagardoa probatzeko. Mahai inguruan eseri eta eman diozu.

Deskribapena

Doinua
Aranora joan ziran I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
12

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Sagastietan lana
otarrak beteta
tolarean pasa ta
gero berriz buelta.
Nere sagardo honi
jar’iok arreta
beste hainbeste izerdi
kosta zaidak eta!

U. Agirre
Hara nik zer laguna
Leitza aldean dedan
sagardo dotore bat
jarri dit aukeran.
Egin, egin dek hik baina
ez ziok primeran
arreta jarri dit baina
hau ezin dit edan.

A. Mendiluze
Ez dizkit ontzat hartu
egindako hitzak
baina erakutsi bat
bazeukak bizitzak:
nahiz eta iritziak
beti hartu aintzat
inork ez dik egiten
gusto guztientzat.

U. Agirre
Hontan oso jakitun
dek Agirre Unai
Etxera etorri ta
tentatua nauk bai.
Hala ere egongo nauk
egarri ta lasai.
Berak ezin edan ta
nik edatia nahi.

A. Mendiluze
Badik urtebia ta
badik gezamina
badik txalaka eta
badik pelestrina.
Hobea izango dek
nunbaiten jakina!
Oaindik ez dit probatu
herorrek egina.

U. Agirre
Pelestrin ta txalaka
badit mila duda
urtebi txiki ta haundi
etorri burura
nahastu izango dizkiok
hau, hori ta hura
honek gehien daukana
errekako ura!

A. Mendiluze
Beraz errekatikan
etorri dek hona
esaten atrebitu
egin haiz gizona.
Ura baldin bazeukak
hiretzako ona
bakoitzak hartu behar dik
komeni zaiona.

U. Agirre
Poliki-poliki naiz
Leitzaraino aila
sagardoan jarri du
egundoko maila.
Honek hala’re badik
bere abantaila:
nahikua edan arren
mozkortzia zaila.

A. Mendiluze
Beraz ez haiz aseko
hemen edanean
ni berriz goxatzeko
negok afanean
jarri tomate batzuk
hemen mahai gainean
berriro probatzeko
ozpintzen danean.

U. Agirre
Neri ez zait gustatu
neuretzat kaltian
hobea egingo det
hurrengo batian.
Biok sagardo edateko
tomate jatian
eman neri sagar dana
datorren urtian.

A. Mendiluze
Beraz sagarra nahi dek
gaurkoan ordaina
tratu ona atera
behar zaik alajaina!
Neure lanan estima
bazeukeat baina
lasai ez dik balio
lagun batek aina.

U. Agirre
Bertsotan ere behar
fuego ahalegindu
Mendiluze ezin da
nolanahi berdindu
sagardo honek bere
gauz ona egin du:
gu haserratu baina
mingaina arindu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra