Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-08-21 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Urrutikoetxea, Urtzi
Bertsolariak / Egileak
Lekue, Etxahun
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Polizoi bi zarete. Afrikatik Europara etortzeko asmotan itsasontzi baten sartu zineten polizoi bi. Poliziak badaki itsasontzian zaudetela, baina ez dizue jaisten uzten. Berriro Afrikara joango zaretela diote. Hortxe zaudete itsasontzian eta Bilboko burrunbada guztia iristen zaizue. Marijaia, txosnak, baina zuek ezin itsasontzitik jaitsi.

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. M. Peñagarikano
Gure herritik hona bitarte
bidea ez da izan motza
orain artean etsai genuen
olatu zakarren hotsa
ta orain berriz “Zoaz hemendik
edo hustuko det bala poltsa”
hori esaten dun polizi batek
non ote dauka bihotza? (bis)

E. Lekue
Bidai luze hau guk egiteko
geunkozan mila arrazoi
aste ugari pasatu doguz
gagoz nekatuta ta lohi
Europa zaharra begi puntuan
hortxe heltzear gu doi-doi.
Zelan izan leiz antzeko berbak
polizi eta polizoi? (bis)

A. M. Peñagarikano
Eta gainera aipatzen dute
hemengo askatasuna
bien bitarte hor gure aurka
zer egin eta zer suma
eta gainera demokrata da
zuri agintzen dizuna.
Dudan beltzena kolorea ez da
baizik ta etorkizuna. (bis)

E. Lekue
Ginea-Konakryn jaio ginen gu
handik tarte itzela bada
behin salto egin gura genduan
Europa zahar honetara
han bada gerra eta gosea
ta ebolaren ikara
baina halan da be aurrekoak baino
esku zabalago gara. (bis)

A. M. Peñagarikano
Beraiei berriz nun-nahi ogia
patarra eta alkohola
eta tiroa eman behar bada
zalantzarik ez inola.
Baten gosea bestean gaitza
kolera edo ebola
haundia ondo dagon bitarte
txikiak ez du ajola. (bis)

E. Lekue
Gela txikian hauek sartu arte
biok egon gara tinko
ez ei dauzkue euren lurrean
bizi irauten itxiko
geure herrira botako gaitue
hori dabe eritziko
lehen ahalegina txarto joan da
baina ez dogu etsiko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra