Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-08-29 Laudio Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-08-29 Laudio Berezia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Bartra, Oihana
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bizkaiko txapelketa martxan da eta udazkenean izango du jarraipena. Kontua da, Jone inoiz baino hobeto prestatua joango dela, gogoz… eta finalean sorpresa izatea du helburu. Oihanari, bost txapelketak! Ez dio lorik kenduko.

Deskribapena

Doinua
Pello Josepe tabernan dela I-A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
14

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-08-29 Laudio Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Estiballesen txapelan bila
hor joango naiz jo ta su
eta zu berriz ikusten zaitut
lasai eta patsadatsu
gogoz beteta joango naiz ni
ta nekatuta zoaz zu
nik jada hiru badaramatzat
zuk zenbat daramatzazu?

O. Bartra
Ba nik sekula ez dut pasatu
finaletako tragoa
eta aurten berdin izatea ere
ez da izango arraroa
jarrera ere eramango dut
zuk baina lasaiagoa
izan ere ni ez naiz joango
Fredi Paia ez badoa.

J. Uria
Fredi ez badoa ez zara joango
bota duzu argi, klaro.
Baina Oihana zure erantzuna
entzun dut eta akabo!
Ni txapelketez nenbilen aizu
bi ditut ez da arraro
ez zuen ematen baina finala
zure buruan badago.

O. Bartra
Beste era baten hartzen omen dut
agian bertsolaritza
eta zu berriz tope entrenatzen
konzentratuta zabiltza.
Diferentea izango zela
igual Oihanaren hitza
bertsotan ere Jone zu zaren
bezain on-ona banintza.

J. Uria
Ba bai ona naiz zuk esan duzu
zara egiaren jabe
orain artean gogorik gabe
hor ibili naiz suabe
baina sorpresa eman behar dut
finalean onenen pare
ze beitu nora iritsi naizen
eta entrenatu gabe.

O. Bartra
Ez zaitez hasi mesedez Jone
orain hainbeste flipatzen
urte ta erdi baidaramazu
papelakin entrenatzen.
Ni berriz hola nire rollora
eta guztiaz pasatzen
ta finalean hor egongo naiz
Miren ta zu animatzen.

J. Uria
Bi estilorekin baina ez gara
zu eta biok bi bando
han joango gara nerbioz beteta
gure beso eta zango.
Edozer gauza gerta liteke
gezurrik ez dut esango
bost neskatako final bat ez da
kasualitatea izango.

O. Bartra
Aukera dago Jone ta Miren
eta Onintza sartzeko
Iratxe ere beti regular
ta Ibarzabal ederto
hogeta hamar urte dauzkat nik
beteta dagoeneko
beranduegi da niretzako
sorpresa bat izateko.

J. Uria
Beraz sorpresa bat emateko
izan behar duzu lana
zu animatzen ni hasi behar
ze-nolako panorama!
zuk lehenago azaldu duzu
Fredirekiko afana
ni finalera ez naiz joango
zu ez bazoaz Oihana.

O. Bartra
Ba zure plana goitik beheraino
izorratu egingo dizut
nire kagadak, nire klasiko
zure bidea egin zuk.
Fredi bezela ni portatzen naiz
erdi makarra erdi punk
ta finalera heldu ezkero
lau poto egingo ditut.

J. Uria
Beraz baduzu final hortara
ailegatzeko aukera
markak haustera joango zara
gogotsu eta topera.
Konpetitiba hutsa naizela
jakin ezazu kolega
ta kontuz igual ni joango naiz
zazpi poto egitera.

O. Bartra
Orduan oso goian ipini
didazu orain nibela
ta erakutsi egin didazu
nahiko makarra zarela.
Orain zurekin hemen bertsotan
ta pozik ari nintzela
konturatu naiz agian zure
mailara heltzen naizela.

J. Uria
Nire mailara iristen zara
beraz ez zaude penetan
nahiz animatu hala ez dela
konturatu naiz benetan.
Ez zara egongo final horretan
igual onenekin bueltan
ofiziotan hiru baitira
bertso soilik txapelketan.

O. Bartra
Barkatu baina txapelketarik
nik gehiago ez dut behar
nahiz ta oraintxe egongo garen
irabazi zein galtzear.
Keba ez noa final hortara
ta ez dut egingo negar
gaurtik aurrera plazarik plaza
lehiatuko dugu elkar.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra