Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-04-12 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Xabi Igoa, Aitor Irastorza Fadrique

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (43. 2014. Gabiria)
Saioa
2014-04-12 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Asurabarrena, Eñaut
Bertsolariak / Egileak
Igoa, Xabi
Irastorza Fadrique, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ama-semeak zarete. Xabi semeak orain arte bere logela emakumeen argazki eta posterrez apainduta eduki du. Gaur ikusi du amak posterrak kendu eta gizonezkoenak jartzen.

Deskribapena

Doinua
Nafarroako mendi gainetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-04-12 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Xabi Igoa, Aitor Irastorza Fadrique

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Irastorza
Gizarte hontan mila komeri
izaten dira nolanahi
lehen neska batzuk poster batzutan
eta zeunden oso alai
orain mutilak jarri dituzu
eta egon zaitez lasai
neskak jarrita gustora nengon
ta mutilekin ere bai. (bis)

X. Igoa
Lehen Claudia Schiffer, Penelope Cruz
Eva, Sonia ta Mara
ta amak ondo hartu ez du ba
nire aldaketa hara!
Mutil katxarro gihartsu batzuk
doaz orain paretara
zuk benetako nire argazkia
ikusteko garaia da. (bis)

A. Irastorza
Nik egunero ikusten zaitut
hemen da adibidea
gizarte honek milaka traba
ezer ez dago librea.
Nahiz gotzain batzuk ta radikalek
baduten mila idea
hemen norberak egin behar du
berak nahi duen bidea. (bis)

X. Igoa
Oso polita eta errexa
da amaren metafora
baina gotzaiek ta radikalek
jarri digutenez froga
bide horixe gerta liteke
sarritan aldapa gora
zure eskutik egiten badut
errexago izango da. (bis)

A. Irastorza
Errezagoa izango dela
hori ezin da ukatu
eta jakizu seme maitea
mundua ez da bukatu.
Hemen ez dago ezer txarrikan
zure barrenak askatu
hurrengo urratsa eman ezazu
eta aitari kontatu. (bis)

X. Igoa
Aitak badauka herrian behintzat
radikal xamarran fama
ta beraz bildur pixka batekin
noa aizu beragana
baina zuk ontzat eman baduzu
errezagoa da lana.
Laguntzearren hor egotearren
mila esker bihotzez ama. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra