Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-05-10 Etxarri-Aranatz Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa (5. 2014. Etxarri Aranatz)
Saioa
2014-05-10 Etxarri-Aranatz Sariketa
Gai-emailea
Beltza Bengoetxea, Joseba
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Abortatzea erabaki duen emakume gaztea zara. Azkenaldiko manifestazioek hunkitu zaituzte.

Deskribapena

Doinua
Amodioa gauza tristea
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
2

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-05-10 Etxarri-Aranatz Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ustekabean pasa zitzaidan
ni ez nengoen horren zai
gau ero baten liatu ginen
ta ez nintzen gelditu lasai.
Abortatzea pentsatu nuen
familiak ez zuen nahi.
Politikoak dira guztiaz
iritzia emateko gai
baina gorputza nerea da ta
erabakia ere bai.

Gero kalean ikusi ditut
nere antzerako franko
esaten zuten joan zirela
diktadura eta Franco
baina oraindik ez degu egin
moraletikan eskapo.
Haien legeak geratu bitez
nere gorputzetik kanpo
nere eskutan dagoen gune
libre bakarra delako.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra