Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Xenpelar Saria (22. 2014. Errenteria)
Saioa
2014-12-08 Errenteria Sariketa
Gai-emailea
Casabal, Haritz
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Nazkatuta zaude zoazen tokira zoazela denak zuri begira edukitzeaz.

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza B
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Berdin du joan titi tartea
tapauta nahiz erakusten
badira zenbait begi ez dutenak
ni lasai bizitzen uzten
euren asmoak senti ditzaket
euren burutan gorpuzten.
Egoera hau ez duenari
sinesten edo ikusten
esango diot begiradek be
badakitela biluzten. (bis)

Jada berdin du kalean gauez
nahiz tabernan gurutzatu
hainbat mutilek ohi gaituzte gu
ixiletik begiratu
ta ezer egiten ez dutenez gu
ezingo gara kexatu
gero gainera “Guapa” ta “Guapa”
digute bai oihukatu.
Zuen iritzia gorde ezazue
ez badizuet eskatu. (bis)

Oharkabean neska guztioi
babes baten bila dabiltz
hezi beharrean gure mutilak
txiki-txikitatik berriz.
Hemengo denok bizitzan dugu
holakoa mila aldiz
eta guztiek egingo zuten
mila kexu ta mila hitz
mutil ta neskon egoera hau
alderantziz izan balitz. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra