Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-05-03 Lapuebla de Labarca Lagun-artekoa [Bertsoa] / Orlando Arreitunandia, Iñaki Viñaspre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-05-03 Lapuebla de Labarca Lagun-artekoa
Gai-emailea
Garcia, Alazne
Bertsolariak / Egileak
Arreitunandia, Orlando
Viñaspre, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi ertzain zarete. Araba Euskarazen lanean ari zaretela, politiko ezagun baten kotxea gaizki aparkartuta ikusi duzue.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-05-03 Lapuebla de Labarca Lagun-artekoa [Bertsoa] / Orlando Arreitunandia, Iñaki Viñaspre

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Viñaspre
Politikoak beti
hain gaizki hain kutre
eta gure buruan
mila buruhauste
agintzen nola eukiko
hainbeste bertute
aparkatzeko ere
gaizki badaukate? (bis)

O. Arreitunandia
Aparkatzeko zuen
hamaika aukera
begiratuta apur bat
lehenago aurrera.
Urrutitik hartua
diot nik tankera
Ze ostiata etorri da
hona Rabanera? (bis)

I. Viñaspre
Ai Rabanera nere
burutik gaur kendu
nahi nuke baina beti
ohi da hor mantendu.
Zer egiten dun hemen
nahi dut nabarmendu:
Arabar Errioxa
pilo bat maite du. (bis)

O. Arreitunandia
Zalantzan dut honantza
izatea gogoa
Errioxa maite dula
zure hordagoa.
Baina ni gauzak orain
argitzera noa:
Errioxa baino gehio
maite du ardoa. (bis)

I. Viñaspre
Bai, ta igual nahastuta
edo etorriko zen
multa bat jarri orain
bestea ondoren.
Nola erdi mozkortuta
edo aterako den
bendimiaren jaia
zela usteko zuen. (bis)

O. Arreitunandia
Etorri ez dakit baina
bueltan ziur alai
baxoerdia ez du
inundikan etsai.
Merezimendu osoa
dauka honek nolanahi
bendimia edo edozer
harentzat jaiak jai. (bis)

I. Viñaspre
Baina bizitzan ez al
du hartu jai nahikoa?
Hona etorri ta uste
du dela Jainkoa.
Multa jarri zaiozu
nahi bezalakoa
bere sudur gorria
da herri hauetakoa. (bis)

O. Arreitunandia
Biok izan gera gaur
honetxen lekuko
multa jartzeari nik
behar diot egin uko.
Ezagutzen ditu honek
hamaika bat truko
eta azken-azkenean
ez du ordainduko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra