Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-05-03 Lapuebla de Labarca Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Iñaki Viñaspre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-05-03 Lapuebla de Labarca Lagun-artekoa
Gai-emailea
Garcia, Alazne
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Viñaspre, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Elkarrekin etorri zarete kotxean. Aparkatzerakoan Igor, alboko kotxeari retrobisorea puskatu diozu. Zuk kotxea beste aldera mugitzen duzun bitartean, Iñakik nota bat jarri dio zure datuekin.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-05-03 Lapuebla de Labarca Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Iñaki Viñaspre

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza
Beste istriputxo bat
ez da hain bitxia
zuk albotik egin nahi
duzu irrintzia
nik ostera maite dut
bai indezentzia
zuk izan nahi al duzu
nire kontzientzia? (bis)

I. Viñaspre
Eske torpea zara
gidatzen redio!
Honaino ekartzeko
ere ez du balio
kolpea eman dio
serio-serio
ixilduko nintzen joatean
eman bazenio. (bis)

I. Elortza
Zu beti hain kontziente
eta hain ondradu!
Ez da hain kalte haundia
esango dut klaru:
gidari onak kotxean
hartzekotan kargu
retrobisore barik
gidatu behar du. (bis)

I. Viñaspre
Lasai ez du deituko
malaletxearekin.
Ziur kolpea bera
duela atsegin
zu famatua zara
ta kotxea enfin
rebalorazituko
zen kolpearekin. (bis)

I. Elortza
Nik izan gura nuen
pertsona librea
nahiz bertsolari izan
hoixe zen idea.
Baina gaur ez dut ona
hartu antza kidea
ta zuk nola dakizu
nire helbidea? (bis)

I. Viñaspre
Helbidea dago Bertso-
-zale Elkartean
ta apuntatu nuen
halako batean.
Retrobisorea behar du
zerbait ezkerrean
utzi ba betaurrekoak
retrobisorean. (bis)

I. Elortza
Viñaspre etorri da
ohi duen bezala
ni zirikatu nahian
da gauza normala
ba nik ekarri zaitut
baina orain hala
kotxe horren jabeak
eraman zaitzala! (bis)

I. Viñaspre
Lasai nota apurtu
behar dut berehala
nahiz pertsona jatorra
ta pixka bat kabala
nahiz eta bota duzun
ta joan den hala
Lujanbiok dirua du
ta konpon dezala. (bis)

I. Elortza
Beraz Lujanbiorekin
osatu nobela
dirua ei daukala
diozu horrela
baina hark daukana da
buruan txapela
eta pentsatuko du
zeu izan zarela. (bis)

I. Viñaspre
Bale bota nazazu
lehoien erdira
baina nota jartzea
behintzat komeni da
ze ipintzen denean
jira eta bira
hiru retrobisore
ere gutxi dira. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra