Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-02-07 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-02-07 Lezo Jaialdia
Gai-emailea
Resenda, Amaia
Zipitria, Ilargi
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete. Onintzaren urteak dira gaur eta ahaztu egin zaizu Beñat. Azken momentuan 50 xentimoko pultsera erosi diozu.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-02-07 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Goizetik sentitu det
nik kandela hotsa
eta nahiz ta kalean
egiten zun hotza
nere laztana, nere
bizitza ta poza
tori pultseratxo hau
ta nere bihotza. (bis)

On. Enbeita
Esplikazino hutsez
gaur horrenbeste hitz
hainbeste aitzakian
hain ondo ez gabiltz
pultsera tristetxo bat
kolore gabe hits...
Gaitz erdi gutxienez
tailakoa balitz! (bis)

B. Gaztelumendi
Beraz haserre xamar
zaude orain klaro!
Nahiz dirutan ez naizen
ibiltzen oparo
nahiz ezustean ohi den
denbora igaro
gelditu egiten da
zurekin banago. (bis)

On. Enbeita
Metafora kutrea
eta ze ustela!
Egunero berdina
zozoa, epela!
Ta azkenean Beñat
urtero bezela
Facebookak esan dizu
nire eguna dela. (bis)

B. Gaztelumendi
Bai, detailea izan da
hortxe agertzea
baina ez det ulertzen
daukazun letxea
zorionez gainezka
daukagu etxea
egunero da gure
urtebetetzea. (bis)

On. Enbeita
Mundua ez da berdina
goizero-goizero
ta nik zerbait nahi nuen
berezia edo
egunero urteak
ze guai ta ze bero!
Mariskoak be aspertu
leike egunero. (bis)

B. Gaztelumendi
Beraz ez nabil ondo
hala jardutean
ikusten nauzu nahiko
itxura kutrean.
Ospatu nahi badezu
marisko trukean
zerbait egingo degu
datorren urtean. (bis)

On. Enbeita
Egongo bazinake
Beñat niri adi
aurkituko zenuke
zeozer opari.
Hala lotara noa
agur egunari
ta jarri pultsera hau
zure bihotzari. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra