Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-02-22 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-02-22 Andoain Jaialdia
Gai-jartzailea
Beloki, Ion
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Duela gutxi omenaldia egin diote Mendiluzeri Andoainen, eta Irazu inbidiatan dagoenez, Larraulen ez baitiote horrelakorik egin, zein pausu eman behar diren galdezka hasi zaio.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-02-22 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu
Omenaldi bat egin zizuten
detaile finez betea
hementxe bertan jende pila bat
hemen bertan alkatea
bertso eskolako umeak eta
entzule bero, tentea.
Lehendabiziko baldintza al da
norbere herritik joatea? (bis)

A.Mendiluze
Bai, ez ziguten egingo noski
bertan geratu bagina
baina joan eta handik gutxira
nolako maitasun fina!
Dagoen hura ez baita maite
falta den hura adina
etxean hala gertatzen zaigu
eta herrian berdina. (bis)

J.M. Irazu
Baina ez dago hoi konpontzerik
zertako hasi ezbaian?
Ta nunbaitetik hasiko ziran
omenaldian usaian.
Hoita hemezortzi urte bakarrik
eta omenduen gaian
eskultura bat eingo dizute
zahartzen zeran garaian. (bis)


A.Mendiluze
Ez dakit ba nik esan dezuna
pentsa ezazu hobeto
hoita hemezortzi urtez omendu
egindakoak tarteko
agian horrek esan nahiko du
bide berean joateko
edo nahikoa egin dedala
ta lata ez emateko. (bis)

J.M. Irazu
Disimulatzen ez zaitez hasi
ez zizun sortu izua
omenaldia merezi zendun
nunbait bertsotan maisua.
Larraulen ere andoaindarrek
haundia dute pisua.
Ai Mendiluze zeharka-zeharka
pasaiezu abixua. (bis)

A.Mendiluze
Andoaindarrek egin ninduten
omenaldi horren parte
Irurakoak beste hainbeste
egindakoak bitarte
ta larrauldarrei abisatzek o
ez ote da zeure kalte?
Abixua nik pasa ezkero
neri egingo didate. (bis)

J.M. Irazu
Aitor hori`re ez nuke ba nahi
nahikoa dezu ta bale!
Alde batera zertan ibili
omenaldien eskale?
Zeure herrian lehenbiziko ta
ondoren Iruran dale!
Ez da ba izango koipe gehiegi
ematen dezun seinale? (bis)

A.Mendiluze
Inbidia orain agertu zaizu
ai Jexux Mari maitea!
Zerbaitegatik egingo zuten
zer nahi dezu esatea?
Baina zuk segi zoazen gisan
mantendu borondatea
askoz hobe da nahiz ta ez omendu
merezia izatea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra