Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-05-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Izar Mendiguren, Ander Solozabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-05-08 Gasteiz Jaialdia
Gai-jartzailea
Ugarte, Marta
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Manex
Mendiguren, Izar
Solozabal, Ander
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gosaltzen ari zaretela irakurri duzue egunkarian, Durangon Eñaut Aiartzaguena Bravo komikilariari argazkia bidali eta komiki baten protagonista bihurtzen zaituela. Hori egitea bururatu zaizue.

Deskribapena

Doinua
Kontu barri bat suzedidu da II
Neurria / Estrofaren izena
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
15

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-05-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Izar Mendiguren, Ander Solozabal

Neurria:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Mendiguren
Ander zuk ze argazki bidali
ez zaitez hainbeste kezka
zure aurpegia ikusita
barre egingo dute eta.

A. Solozabal
Baina koloreztatu ezkero
papereko erdi ta ertzak
protagonista ederrak gara
zonbi komiki batentzat.

M. Agirre
Aiarzaguenak erronka ederra
jaso behar du kolpetik:
karikaturaik ezin da egin
karikatura batetik.

I. Mendiguren
Ni beti koloretekin nago
eta hori ez da broma
usteko dute naizela Heidi
ta Manex nire aitona.

A. Solozabal
Eta zenbat barre, zenbat dantza
fandango ta txiribuelta
zenbat barre egingo dugun leitzen
oraingo elkarrizketa!

M. Agirre
Izar da neska bat iluntasunik
inoiz batere gabea
ia nola transmititzen duen
zure felizidadea.

I. Mendiguren
Komiki tiran hasi ezkero
poeta bat maitemintzen
Eñaut Aiarzaguena ez dakit
baina ni aspertuko nintzen.

A. Solozabal
Guk Manex duguna da sudurra
edo bestela aldaba
eta hobeto aldetik baino
frentez agertzen bagara.

M. Agirre
Bai onartzen dut egia da hori
ta diot aurpegi alaiz
tira osoa beteko baitut
perfilez agertzen banaiz.

I. Mendiguren
A ze parea! Betaurrekoekin
geldirik ezin dira egon
jendeak ez du jakingo nor den
Mortadelo ta Filemon.

A. Solozabal
Ba beitu beste izen bat badaukat
gure modu martxosoan
komikia deitu dezakegu
“Biziosoak bizi osoan”.

M. Agirre
Solozabal bizioso bat dugu
hori da bere kaltea
baina ez duzu usteko horrek
zure bizi osoa irautea.

I. Mendiguren
Bizioso ta modelo bezala
ez badaukazu patxada
agian hobe marrazkilari
gisa agertzen bazara.

A. Solozabal
Eta burua nola daukagun
eragin ta eragiten
behin hasita zergatik ez dugu
pelikula bat egiten?

M. Agirre
Benga utzi itzazu pelikulak
hartu dezagun banketa
karikaturak eiteko ere
ez dugu balio eta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra