Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-06-20 Muskiz Jaialdia [Bertsoa] / Nuria Cortada, Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-06-20 Muskiz Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Cortada, Nuria
Estiballes, Arkaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Arkaitz eta Nuria gurasoak zarete. Bi seme-alaba dituzue eta Ekainean biekin zer egin erabaki behar duzue.

Deskribapena

Doinua
Bertsuak jarri dizkat
Neurria / Estrofaren izena
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

2015-06-20 Muskiz Jaialdia [Bertsoa] / Nuria Cortada, Arkaitz Estiballes

Neurria:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 


A. Estiballes
Urtero ekainean
gabiltza gu berdin
surf ikastaroa ere
kendu dute enfin
utzi beharko ditugu
zure amarekin. (bis)

N. Cortada
Nire amak ez ditu
umek hoiek gura
ta agurentzat hain ona
dugunez ai uda!
Bi hilabetez joango
dira udalekura. (bis)

A. Estiballes
Edo beste plantxo bat
badaukat laztana
zazpigarren C-koa
ze maja den Ana!
Eraman ahal ditugu
auzokoarengana. (bis)

N. Cortada
Hain arro ezsaten duzu
“nik daukat alaba”
ta gero ahaztuta zabiltz
hemendik, ta hara!
Eraman zuk zurekin
bertso saiotara. (bis)

A. Estiballes
Kalean ere utzi
daitezke bestela
ta beraien bizitza
bila dezatela
ni prest nago esateko
gureak ez direla (bis)

N. Cortada
Altxatzen jakin behar da
naiz eta erori
ikaskuntza gogorra
bota duzu, tori!
Hezkuntza alternatibo
berria al da hori? (bis)

A. Estiballes
Ez pentsa nabilenik
ni oso aldrebes
bat morenito irten zen
bestea erdi beltz
zureak izango dira
baina nereak ez. (bis)

N. Cortada
Aspaldidanik hori
zenekien aizu!
Baina eske aurpegia
handia daukazu
eta komeni denean
erabiltzen duzu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra