Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-07-08 Getxo Jaialdia
Gai-jartzailea
Castro, Aitzol De
Unzurrunzaga, Pello
Bertsolariak / Egileak
Martin, Alaia
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
2013an ipuinak moldatzen ibili ginen. Besteak beste Edurne Zurirena. Edurne Zuriren amaordeak bazuen ispilu bat, eta ispilu bizidunari galderak egiten zizkion eta hark egia erantzuten zuen beti. Egia gordina bazen ere.
Jarri markoaren atzean, eta zu hasi galdezka, Jone.
Gaiari oharrak
(Alaiak marko baten atzean jartzen du bere burua)

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Autoestima ez daukat
munduko txarrena
baina zalantzaren bat
sortu zait aurrena
ta zuri galdetzea
pentsatu hurrena
zalantza bat baitaukat
kezka nabarmena:
ni al naiz bertso munduko
neska ederrena? (bis)

A. Martin
Segun nor jartzen zaizun
Jone parez pare
Maialenek badauka
nahiko abildade
Alaia ikusita
ipintzen naiz grabe.
Hain itsusia ere
ez zara hala`re
zikin nagoenean
oso guapa zaude. (bis)

J. Uria
Bueno bai Maialenek
onak ditu hitzak
baina guaparen hori
ez dut hartu aintzat
horrela erakutsi
baitzidan bizitzak.
Bale Alaia guapa da
hartzen dut egitzat,
baina alaiena ni
izango naiz behintzat. (bis)

A. Martin
Barkatu ez naiz hasiko
gogor atakean
Maialenekin zaude
hortan enpatean
eta gainontzekoak
ba juxtu tartean
baina bertsoz kantatzen
eskaparatean
ematen du zaudela
funeral batean. (bis)

J. Uria
Beraz itxuran badut
nahikoa miseri
baina erantzun horrekin
ezin naiz eseri
botarazi behar dizute
nahikoa izerdi
nire herriaz galdezka
nahiko nuke segi.
Nor maite dute gehien
ni, Xabi edo Fredi? (bis)

A. Martin
Berez ustez banuen
aski abildade
baina galdera latza
egin duzu galde
Fredik ozen kantatzen
du eta debalde
Xabi ta Jone berriz
zarete bi alde
ez zaituzte maitatzen
baina harro daude. (bis)

J. Uria
Herria beraz Fredik
jartzen du gainezka.
Alaia da guapena
zer-nolako festa!
Tristea omen naizela,
ondoren protesta.
Badaukat esperantza
hara azken kezka.
Nire aitak eta amak
maite naute ezta? (bis)

A. Martin
Ispiluan aurrean
ez zaude hain alai
autoestima pixka`t
jeitsi dizut ta guai!
Ta orain omen zaude
kontsolamendu zai
bai baina ez nintzake
egongo hain lasai
maite zaituzte baina
Imanol ere bai. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra