Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Iturriaga
Dana deukozu gure badozu
eskatu, eskatu ahal dena
errepetidu eingo naz igual
ez dot izan gure pelma.
Itzuliko deutsut esaldi bat
kuadro horretan dagoena:
bere etxera etorri dala
gure etxera datorrena.
M. Amuriza
Etxera sartu ohe bat emon
goraino bete platera
ta ondo etorria egin deustazu
dozun horren arabera.
Nahiz ta lehenengo gau hontan emon
hor bitzitzeko aukera
zer eingo dozu hemen banago
hemendik hilabetera?
U. Iturriaga
Normalean motxera izaten da
esker onan begirada
aspertu edo nazkatu eingo naz
zure kezka hori al da ba?
Noz arte? Auskalo! Hilabetera
edo igual urtietara
nik arazorik ez dot ikusten
ondo konpontzen bagara.
M. Amuriza
Abiapuntu ezin hobea
izan dogu guk gizona
baina arazoa honen aldean
niretzako da sakona.
Nahiz ta neu hemen ederto egon
nahiz eta babesa soma
ama, gizona eta bi ume
ekarri al neikez hona?
U. Iturriaga
Denborak eingo dau bere lana
dana ekarten neurrira
normala zure kezka joatea
etxera ta familira.
Datorrena etorriko da ta
oin zoaz lotara tira!
Zure logelak leiho bat deuko
ekialdera begira.
M. Amuriza
Leihoak eta ateak han be
guk zabalik laga doguz
nozonoz bueltan joateko asmoz
eroanda edo geure kabuz.
Esan deustie jendearekin
hemen ibilteko kontuz.
Zure familiak zer uste dau
nire etorrerari buruz?
U. Iturriaga
Ez egixu kezka hori euki
ai lagun barri maitea!
Gure amari suertatu jakon
umea zala joatea
Inglaterran egon zan bi urtez
gero suertez etortea.
Gure etxean legea dogu
esker oneko izatea.
M. Amuriza
Bidean pasau doguz galduta
dozenaka egun ta gau
ta hara nora ailegau nazen
etxea neuretzako dau.
Jaungoikoagan sinisteari
dagoneko utzita nau
baina egunen baten bizitzak
ordainduko ahal deutsu hau!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra