Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-10-02 Oñati Jaialdia
Gai-jartzailea
Oñatiko Bertso-Eskola (Txinparta)
Bertsolariak / Egileak
Arregi Markuleta, Maider
Laburu, Agin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kuadrillakoak zarete. Agin beti narras jantzita ibili izan da. Baina gaur dotore etorri da, galtza eleganteak eta polo arrosa jantzita.

Deskribapena

Doinua
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Agin Laburu

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arregi
Beti narrats zabiltza
eta gaur desberdin
baina horrelakorik
ez zaidazu egin.
Agin ligatzeari
nahi diozu ekin
nerekin nahi`zu edo
beste norbaitekin?

A. Laburu
Elkarrizketa hasi
behar al da txistez?
Ni ez naiz etorri gaur
hain aurpegi tristez.
Berdintasun kontuak
guztiontzat bitez
zuk ondo daukazu ta
nik ba zergatik ez?

M. Arregi
Zer zabiltza kontuak
hain serio hartzen?
Nahiz ta ez dudan hasi nahi
ni zurekin sartzen
arrosa koloreko
alkondara jartzen
azal tonuarekin
ez dizu pegatzen.

A. Laburu
Ispilura joan behar
ote det segidan?
Eredu onegirik
ez baitaukat jiran.
Konfidantza handirik
ez dedanez nigan
esaidazu orduan
zerk pegatzen didan?

M. Arregi
Zure galdera hori
ez nuen espero
baina erantzungo dizut
bapatean bero:
ondo zeundeke Agin
zuk jantzi ezkero
dortoka Ninjak ditun
kamiseta edo. (*)

A. Laburu
Nere Ninja dordokek
nolako irrika!
Zurea ere atsegin
det izugarri ta
neria botako det
akaso harrika
sukaldeko trapuak
buruan jarrita.

M. Arregi
Nahiz ta bistarentzat den
hau nahikoa kolpe
ligatzen badaukazu
zuk nahikoa zorte
pitillo alkandora
ta zure bibote
baserritar iraultza
deituko diote.

A. Laburu
Baserritar iraultza
aipatzen da prentsan
ezjakinok ere hau
ulertu genezan
baina begira orain
Aginen sorpresan
gorria ta naranja
ta ez dit ezer esan.

M. Arregi
Kamisetan baditu
hamaika marrazki
lau dordokatxo edo
hor dauzka zehazki.
Sartu naiz jada Agin
ni zurekin aski.
Ez dizut esan baina
ez zaude hain gaizki.

A. Laburu
Ene Aginek orain
zenbait estuasun
ez zulako espero
hainbeste maitasun.
Nudista sartuko naiz
Maider eta entzun
ea orduan kritikan
zer ipintzen dezun.


(*) Hala daude jantzita. Agin, Dortoka Ninjako marrazkidun niki batekin eta Maider buruan painuelo bat duela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra