Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-10-16 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Bartra

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-10-16 Durango Jaialdia
Gai-jartzailea
Elortza, Igor
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Bartra, Oihana
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hiru urtetik hona Oihanak beti behar izan du norbait gauez etxera laguntzeko. Gaur ere, Amaia, zu prest agertu zara laguntzeko. Baina Oihanak ezetz esan dizu, bakarrik joango dela.

Deskribapena

Doinua
Beste bateko inularretan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-10-16 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Bartra

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre
Nik beti gertu neukan gogoa
ta urrun eragozpena
baina gaur esan dezu “Bakarrik
joatea det onena”.
Arrazoi dezu behin altxatzeko
iritsi dela orena
zure buruai ipinitako
hiru urteko kondena. (bis)

O. Bartra
Urduri jartzen naz gaba honetan
hau pentsatu bezain laister
kuadrilla beti laguntzeko prest
horregaitik mila esker.
Nahiz ta ondino ilun ikusi
bidetako hainbat bazter
neuk konprobatu beharra daukat
ez dala pasetan ezer. (bis)

A. Agirre
Behin eraso bat jasan zenuen
ilunpetan, ta argi da
irudimenak beti eraman
zaitzakela urrutira
baina aukera zurea bada
eman pausoei segida
aurrera egin ezazu nahiz ta
joan atzera begira. (bis)

O. Bartra
Ondiño ere buruz ez nago
hortan neure onenean
nahiz ta apurka hau gainditzeko
egon itxaropenean
ta badaezbada zuk mugikorra
eduki aldamenean
ta abixatu egingo zaitut
etxera heltzen nazenean. (bis)

A. Agirre
Zazpirehun metro izangatik
bidean ez danez giro
hartu mobila aldean baina
uxatu min ta bertigo
ahaztu lehengoa nahiz ta zaila den
ez da pasako berriro
ta nahiz ta ez pasa hor egongo naiz
zuk behar nauzun aldiro. (bis)

O. Bartra
Zure alboan hiru urtetan
sarri egin dot negarrik
eta euki dot autodefentsa
tailer horien beharrik.
Nahiz ta batzutan bildurra eduki
edo ez izan indarrik
oin gitxienez ederto dakit
ez nagoela bakarrik. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra