Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-10-30 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-10-30 Ermua Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
(Soka bat ematen dio) Duela hogei urte zuretzat esanahi bat zuen soka horrek; duela hamar urte beste zentzu bat hartzen joan zen. Eta gaur egun?

Deskribapena

Doinua
Gure aurreko guraso zaharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bertsoa.com Bilduma

2015-10-30 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gogoratzen naiz ikastolako
rekreotako festatan
neska guztiak soka saltoan
mutilak ordea bakan
erdi galduta sentitzen ginen
baloi haundi baten faltan
ta zenbat aldiz galdetzen nuen
haurtzaroko garai hartan
zergatik jarri ohi ginen beti
sokaren alde banatan.

Hemezortzi urte nituenean
nerbioak irakiten
parrandak eta lagun kuadrillak
nola zuten eragiten.
Ostegun gauez ostiral gauez
zein larunbat gauez irten
maitemintzea nahiz zer den ez den
sarri erraza jakiten
azkar ikasi nahi izan nuen
korapiloak egiten.

Gaur hogeita hamar urte gertuan
sokarik ez det paisaian
tamalez ez naiz beti ibiltzen
horren itxura lasaian
ez nuelako ikasi nunbait
ikasi behar zen garaian.
Begiratzen det soka gertutik
eta hasten naiz jarraian
lehen egindako korapiloak
askatzen ikasi nahian.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra