Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2015-12-26 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Bertsoa entzun |
2015-12-26 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Institutoko afaia eta
bildu gera ia denak
Karlos ta Mikel, Maite ta Miren
hoitako batzun izenak.
Batzuek parre eiten zidaten
haiek nigana kemenak!
Orain parre neuk egiten diet
libratu hola barrenak:
ni baino jornal kaxkarragoa
gelako enpolloienak.
Ta denetikan tokatu omen
ze ofizio andana!
Bata mediku sartu omen zan
denak sendatzeko plana
bestea berriz ETBn dabil
kazetaritzan afana
ta hurrengoa ertzaina sartu
kuadrillan badauka fama.
Aramaiotik etxerakoan
multa ipini zidana.
Hogei bat urte egin ditugu
guztiok ere atzera
mundua asko aldatu da ta
asko aldatu da norbera.
Goizeko seiak jo digute ta
kotxean noa etxera
neure baitako kontu ta marmar
ondorioak atera.
Garai batean gela bat ginen
ta orain mundu bat gera.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra