Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
On. Enbeita
Aspaldian bizitzan
dana daukat krisi
gertatzen dana ezin dot
albo baten itxi.
Goenkale joan da
ta manifa gutxi
ta Onintzak ezin dau
holan ondo bizi. (bis)
B. Gaztelumendi
Nahiz ta ez zen munduko
programa onena
orain bukatu da ta
ai zenbat problema!
Badakizu ETBk
egiten duena:
gauero botako du
errepikapena. (bis)
On. Enbeita
Baina errepikatu
arren atal danak
beste ardura batek
emoten dauz lanak:
nora joango dira
han egon diranak?
Kadukatuko dira
Bogako kruasanak. (bis)
B. Gaztelumendi
Beraz horiek kezkak
sortzen dizkizute
kadukatuko dira
uztearen truke.
Lasaiago aztertu
beharko zenuke
kadukatu zirala
jada hogei urte. (bis)
On. Enbeita
Barkatu baina holan
ez nauzu laguntzen
ta hasi niretzako
zeozer bilatzen
ja onezkero ez det
nik imajinatzen
Iñaki Perurena
harriak altxatzen. (bis)
B. Gaztelumendi
Harritatik atera
behar du soldata
nahiz Goenkalerako
ipini korbata
Perurenak oraindik
emango du lata
anuntzio danetan
ateratzen da ta! (bis)
On. Enbeita
Baina anuntzioak
kontuak atera
inor ez da joaten
horrek ikustera
ta astelehen gabetik
hurrengo astera
nik zer egin behar dot
hemendik aurrera? (bis)
B. Gaztelumendi
Luzea da dauzkazun
zeregin zerrenda
zu behin Goenkaleko
kaletik irtenda
Gran Hermano ikusten
hasi zaite benga!
hori sekula santan
ez da bukatzen ta. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra