Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-04-11 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Xabi Igoa, Eñaut Martikorena Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (44. 2015. Gabiria)
Saioa
2015-04-11 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Asurabarrena, Eñaut
Bertsolariak / Egileak
Igoa, Xabi
Martikorena Lizaso, Eñaut
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Eñaut, artzain hasiberria zara eta ilusioz gainezka zaude. Xabier, zuk bizitza osoa daramazu artzaintzan, eta etsita zaude, ez baituzu etorkizunik ikusten.

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-04-11 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Xabi Igoa, Eñaut Martikorena Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Martikorena
Urteak dia lanpostu hontan
egin zinala nazkatu
eta ni berriz lehengo astean
Arantzazun naiz prestatu.
Lasai ez dago bate problemik
dena utzi, jubilatu.
Gaztek bagatoz ta seitzeagatik
behintzat ez zaitez kezkatu.

X. Igoa
Inguratu nahi du kaka usaiz
mila bildots eta ardiz
nire artalde haundia ikusi
eta begi biek diz-diz.
Ez dizut orain esan behar nik
“Ez sartu honetan” berriz
baina honetan sartu aurretik
pentsa ezazu bi aldiz.

E. Martikorena
Pentsatzen luze aitu izan naiz
det erabaki argia
bada garaia pausoa eman
erakutsiz ausardia.
Lasai nik gobernatuko ditut
bildotsa eta ardia
alperrik galtzen ezin utzi ba
horrelako belardia.

X. Igoa
Beraz zuk hartu behar duzula
nik utzitakoa aurten
belardi hontan nahiko dituzu
ardi guzti hoiek jaten
ezin delako hasitakoa
hala bat-batean eten.
Belardiak oso politak dira
ez dute diruik ematen.

E. Martikorena
Nik helbururik ez dakat bate
heltzeko aberastera
ez det bizi nahi Moncloa aldean
bizitzen diren antzera
baina kontzientzia lasai eukiz
bueltatu nahi det ohera
ta lasai segi esan deten gisan
gazteok aituko gera.

X. Igoa
Nahiz hasieran hautuarekin
nik belztu dudan kopeta
etorri zaite baserrira ta
ikasi zazu puñeta!
Badu gogoa gazte honek ta
bere barruan gordeta
ezin ukatu zu etortzeak
ilusioa ein dit eta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra