Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2015-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Haritz Mujika
Bertsoa entzun |
2015-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Haritz Mujika
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
H. Mujika
Zu kalera egunero
astero eta hilero
eta gaurkoan hain irripartsu
sartu zera bero.
Ni fedearen bezero
hemen irten gabe edo
akaso ez naiz berriz sartuko
behin atera ezkero. (bis)
M. Arregi
Irten ezkero akabo
esan duzu baina klaro
ni irten naiz ta gizon batekin
bi ordu igaro.
Naiz iruditu arraro
ni konbentzituta nago
Sor Zezilia gure Jainkoa
gure herrian dago. (bis)
H. Mujika
Dena konta dezakezu
baina zenbat konpromezu!
Gizon batekin gurutzatuak
horrenbeste mezu.
Gaur pekatari zaude zu
ez fede ta ez errezu
argi ibili zuk infernuan
bukatuko dezu! (bis)
M. Arregi
Ta infernua jakina
da etorkizun gordina
baina azalpen bat baretu dadin
zure barne mina:
etxe edo kale iskina
ta pizten dit barne grina
bizar ta guzti nik zin dagizut
Jesusen berdina. (bis)
H. Mujika
Igual guretzat kaltian
gaude loturik katian
ta gero asko ez da itzultzen
kanporantz hastian.
Argi ibili parkian
ta elizako atian
gizonak aita egin nahi baitu
aitaren batian. (bis)
M. Arregi
Itzuli naiz konbentura
ta beraz ez du ardura
ni hemen nago nahiz lehen kalean
ibili gustura.
Kristautasunaren muga
ez ote dugu gertu ba?
Gure ideiak kaleratzeko
ordua heldu da. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra