Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Xumai Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)
Saioa
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Barroso, Odei
Murua, Xumai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
"Ber" hilabete saria duten bi lagun zirezte. Xumai, Odei berriz ere etorri zauzu diru eske.

Deskribapena

Doinua
Behin batean Loiolan III
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Xumai Murua

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xumai :
Lagun gisa nizun nik
dirua prestatzen
baina ez ote zira
nitaz baliatzen
beste aterabiderik
zuretzat ez al zen?
Behar baino gehiago
baituzu gastatzen.

Odei :
Lagun zutaz ez nuke
nik baliatu nahi
sosa galdegin dizut
ta erantzuna: Ai!
Gastatze kontuetan
egon zaitez lasai,
ez dut ainitz gastatzen
ainitz aurreztu bai.

Xumai :
Ez dakit nundik dudan
lagun hau begiko
baliatu behar dut
diot nerekiko
tori berrehun euro
har itzazu kito
gero neri etxea
didazu eraikiko. (bis)

Odei :
Etxea eraikitzea,
galdu du kontrola
nik ere nahi zinduzket
nolabait kontsola
zure ondoan nago
egunero hola
jakin laguntasuna
garesti dagola.

Xumai :
Zure ondoan ez dut
hainbeste zorion
nolatan egin dizut
gaur arte jaramon
laguna garestia
hemen dago egon,
lotsagabetasuna
zeinen merke dagon!

Odei :
Ni goxo hasi baina
kolpea eman dit
arrazoia duzula
ez dago dudarik
berriz frogatzen dizut
ez daukat lotsarik
dena itzuliko dizut
hiltzen naizelarik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra