Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)
Saioa
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Barroso, Odei
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Puntua: Euskal moneta dago / gure merkatuan.
Puntua: Eusko bat da euro bat / ta aise gehiago.
Puntua: Ohiturarik al duzu / Euskoz ordaintzeko?

Deskribapena

Doinua
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntua:
Euskal moneta dago
gure merkatuan.
Barroso:
Guztiok hartu behar
genuke kontuan
dirua denetan da
gaur gure munduan
gure gisa balia
dezagun orduan.

Puntua:
Eusko bat da euro bat
ta aise gehiago.
Barroso:
Ainitzendako dena
bitxi ta arraro
denek baliatzea
nukeen nahiago
moneta erabiltzea
gure esku dago.

Puntua:
Ohiturarik al duzu
Euskoz ordaintzeko?
Barroso:
Bai eta sentitzen
ni askoz hobeto
parrandara joaten
naizen bakoitzeko
asmoa izaten dut
hori erabiltzeko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra