Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)
Saioa
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Maddalen
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Puntua: Lurrama ospatu zen / joan den astean
Puntua: Laborantza herrikoi / eta iraunkorra
Puntua: Laborariak ere / behar du babesa

Deskribapena

Doinua
Xarmangarria zera I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntua:
Lurrama ospatu zen
joan den astean
M.Arzallus:
Ta asko poztu nintzen
hori ikustean
nekazaritza dago
itxura tristean
denok gara garaile
lurrari eustean.

Puntua:
Laborantza herrikoi
eta iraunkorra
M.Arzallus:
Nahiz eta batzutan den
egiten gogorra
guhaurren eskuetan
daukagu altxorra
eta kita dezagun
besteekiko zorra.

Puntua:
Laborariak ere
behar du babesa
M.Arzallus:
Nahiz eta gehienetan
ez den hain errexa
sarri diru emaile
izan da sorpresa
ta lagun dezakeenak
zerbait egin beza.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra