Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus
Bertsoa entzun |
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus
Neurria:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mutil lagunak utzi nauenez
gelditu nintzen penetan
pentsatu nuen Kuba aldera
etortzea oporretan
mojito batek bihotza pozten
baitu egun gogorretan
ta bikinia eta oihala
sartu nituen maletan
sekula ez naiz horrela egon
esan dezaket benetan
hegazkineko aulkian nire
ondokoari hizketan. (bis)
Gaur itsasoan hantxe egon naiz
abantzu egun guztian
ta hondarretan erdi etzanda
erdi nahirik eguzkian
nahiz bertakoak hurbildu diren
oso umore eztian
egia esan pentsatua dut
nik banuela aski han
eta argazki eder bat hartu
dut palmeraren azpian
ta pentsatu dut zertxobait eskas
zela nire argazkian. (bis)
Eta oroituz hainbat promesa
ta beste hainbat engaino
mojito asko edan ditut gaur
ez, ez dira izan baino
eta halere nere barrena
ez zait poztua oraino
baina ze kristo nik pentsatzen dut
etorri banaiz honaino
nere burutik kendu ditzadan
ekaitz, euri eta laino,
hobeto baita bakarrik egon
gaizki lagunduta baino.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra