Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Xumai Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)
Saioa
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Murua, Xumai
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Lehen aldikotz bakarrik joan zira bakantzetarat. Lehen eguna bukatzen ari zauzu.

Deskribapena

Doinua
Larogeita hamar urte
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Xumai Murua

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Haurretan amak harturik
joaiten ginen Zaldibira
han nere aitona, beha
hartzen ninduen hegira
eta biak elgarrekin
joaiten ginen mendira
baserriko lanak egin
eta hori zen segida. (bis)
Harrez gero gure aitona
joana da urrutira
ta nigan berriz piztu da
haruntz joaiteko desira.
Aldi honetan bakarrik
egina dut harat bira,
gure aitonak ardiak
zaintzen zituen tokira. (bis)

Horrat heldu ta saminak
harrapatu dit barrena
ta kolkorat iritsi zait
sentipenen nahasmena
senti daiteke txabolak
gainean duen kondena
inguruan den sasia
jada hain da nabarmena. (bis)
Horixe da utzi eta
pasa denak dakarrena
guzia garbitu behar dut
hau da pentsatu dutena
lehen egunetik lana
nahiz egin ahal nuena
hau guzia txukuntzeko
opor gehio da behar dena. (bis)

Baina pausatu behar dut
gaur txabola barrenean
oroitzapen guzi hauek
harturik aldamenean
egun bat garbitzen pasa
ta segida zer da ean?
Ea sosegu pixka bat
bila daiteken gauen (bis)
bakantzak pasako ditut
ahal bezala lanean
hemen bizi izan dudan
guziaren izenean
ta bukatzen dudalarik
txukuntzea azkenean
berriz sentituko zaitut
aitona aldamenean. (bis

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra