Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Beñat Ugartetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Saioa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Ajuriagojeaskoa, Ibon
Ugartetxea, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bost urteko ume baten guraso zarie. Zuen umea genero roletatik kanpo hezi guran zabizie. Oztopoei aurre egitea geroz eta gaitzagoa egiten jatzue.

Deskribapena

Doinua
Haurtxo txikia negarrez dago I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Beñat Ugartetxea

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Ugartetxea
Nahiko bikote berezia gara
oraindik hain gara gazte
ta gizartea ikusten dugu
oso baju eta triste
gure alaba ongi hazteko
eman gurean gerizpe
kolore askoz jantziko dugu
eta guztiak nahaste.

I. Ajuriagojeaskoa
Hezi nahi dogu gure alaba
pertsona libre bezala
zergatik berak euki behar dau
estereotipoen itzala
nahiz eta jakin korrontearen
kontra joatea dala
ahal bada bere bizitza berak
astiro topau daiala.

B. Ugartetxea
Hala ta ere gure maitasun
dena behar du zurrupa
denera eramango dut bera
nere eskutik hartuta
baina hitz egin behar diogu
diminutiboak ahaztuta
nik hitanoz hitz egingo diot
ta zuk egiozu zuka.

I. Ajuriagojeaskoa
Hitano edo zutaz berbetan
nahasten dogu ingurua
kolore urdin, kolore more
ez nago horren segurua
panpina edo pelotatxoa
zein da gure helburua?
Berak nahi daben koloreagaz
egin daiala mundua.

B. Ugartetxea
Ta bere mundu hori guk ezin
orain noski imajina
dotorea izan dadila, bai
egin daigun ahalegina
gabonak ere gainean daude
ta Olentzero jakina
bi opari egingo dizkiogu
baloia eta panpina.

I. Ajuriagojeaskoa
Baloia eta panpina, noski
ez da izango kaltea
hobe izango da hor danetatik
apur bat eroatea
nahiz ta arraro begira euki
jentea ta gizartea
gura dodana da gure alaba
zoriontsu izatea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra