Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Saioa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Preso politiko ohiak zarie. Kartzelatik urten zenduenean harrera taldearen laguntza jaso zenduen. Orain, zuek be, kartzelatik urtetan dabenei laguntzeko taldera batu zarie.

Deskribapena

Doinua
Beti penetan beti penetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Zuk eta biok bete genduan
kartzelan kondena bana
ta geure legez orain kanpora
jatorku kide andana
nahiz askok uste ongi etorriaz
ipuina amaitzen dana
ongi etorria egin da gero
hasi egiten da dana.

E. Lekue
Hamarna urte bete genduzan
ta urten gendun otzan-otzan
ongi etorri ta omenalditan
lagun ugari etozan
bana horiek amaitu eta
erdi bakarrik gengozan
geure kideek geuri emana
berez nahiko izango zan.

M. Amuriza
Kontzientziak zelan jokatu
norberai argi dinotsa
nire kasuan kideengana
zabaldua dot bihotza
hainbeste urte pasa ta gero
hain eiten jake arrotza
guk asistidu behar dogula
euren bigarren jaiotza.

E. Lekue
Kartzela itxi eta mundu bat
zabaltzen da parez pare
geratzen gara zer egin eta
nora joan jakin gabe
gure kideek geure besoak
euko dabez euren alde
eta sorbalda negar eiteko
gogoa baldin badabe.

M. Amuriza
Laguntzarako sortu genduan
kide ohi batzuk Harrera
azkenengoak aste honetan
urten dau erdi artega
egokitzapen prozesua da
sentipenen arabera
eroan ebena ta etorri dana
ez baita pertsona bera.

E. Lekue
Ta bera hemen kokatzea da
guk lortu gura doguna
behintzat eroso sentidu daiten
herrian geure laguna
helburu baten laburbiltzen da
izan be gure jarduna
heldu daitela gure beharrik
egongo ez dan eguna.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra