Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Onintza Enbeita
Bertsoa entzun |
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Onintza Enbeita
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Ajuriagojeaskoa
Dodan bizar luzeak
a ze enbarazu!
Lehenengo legez hona
etorri zara zu
ez eizu negar egin
egin niri kasu
ia bildur gehiau zuk
emoten deustazu (bis)
O. Enbeita
Bizar baltza, luzea
zelako pasada
baina zu argalegi
zagoz beharbada
Olentzeroren antzik
ez daukazu hara
ni naz Onintza Enbeita
baina zu nor zara? (bis)
I. Ajuriagojeaskoa
Hagin luzeak dozuz
hasieran agiri
zugatik nik ez deukot
hainbeste inbidi
zu Onintza zarela
orain esan niri
nahi badozu izan zeinke
zuk Mari Domingi. (bis)
O. Enbeita
Nire amak ipini deust
baserritar gona
txikia izan arren
nik badaukat sona
ilusinoz beteta
etorri naz hona
baina ikusten jatsu
bizarraren goma. (bis)
I. Ajuriagojeaskoa
Arrazoi dozu Onintza
zuk orain esana
astebeterako nik
dut hemetxe lana
eta esango deutsut
zein dan egiz plana:
Olentzero da zure
aita eta ama (bis)
O. Enbeita
Ez dot hori sinesten
niri itxi bakean
bota karameloak
eskura nahastean
gutuna gordeko dot
poltsiko batean
benetako Olentzero
aurkitu artean. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra