Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Saioa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lehengusu-lehengusinak zarie. Aurten 15 urte bete dozuez. Familiako bazkaria daukazue gaur, eta betiko legez, umeen mahaian jarri zaitue. Etxahun, Nerea muturtuta dago.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue
Paga emotera etorri
jaku lehen amoma
mahaira hurbildu eta
erduzie hona!
Jangoguz gusanito,
txorizo "panplona"
gurasoen menua
ez da horren ona. (bis)

N. Ibarzabal
Txorizo "panplona" gaur
astero bezala
berriro ere granoz
beteta azala
"Kas naranja" ipini
digute ta hala!
Ez dira ohartu kriston
ajea dudala. (bis)

E. Lekue
Beraz pasatu dozuz
edadean mugak
oin harrapatu zaitu
mahaian logurak
"Kas naranja" edo "limon"
dira nire dudak
zeuk be ez eizuz egin
nagusi itxurak. (bis)

N. Ibarzabal
Hilekoa dudala
badira bi urte
zuk mokoak jateko
hainbeste bertute
besteen mahaian hobe
pasako genuke
nik nagusien gauzetaz
hitz egin nahi nuke. (bis)

E. Lekue
Ba ostera ni neu trankil
umeenganaino
zoaz zu beste mahaira
orain andereño
tabletaz jolastea
gurago dot joño,
osaban historiak
entzutea baino. (bis)

N. Ibarzabal
Ba ni gustora nago
bere aldamenean
gauza polit askoak
ditu barrenean
zuk ulertuko duzu
gure egunean
paparrean uleak
dituzun unean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra