Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Saioa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Ibarzabal, Nerea
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Miren, Nerea Boliviatik etorri zan Euskal Herrira eta hemen ezagutu zenduen alkar. 4 urteko alaba bat daukazue. Nerearen familiak ez dau zuen alaba ezagutzen. Lehenengoz joango zarie Boliviara neguko oporraldian.

Deskribapena

Doinua
Zer da gaur Donostian
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Alabatxoa dago
Nerea barrezka
eta ni barriz nago
zalantzaz ganezka
Boliviara joateko
hauxe nire kezka
alabatxoarekin
han goaz bi neska
bikotea garela
esango dozu, ezta? (bis)

N. Ibarzabal
Abioia hartuta
bagoaz alegre
gure nerbio eta
beldurren titere
han lesbianismoa
nahiz ta ez den lege
onartuko dutela
badut nahiko fede
imajinauko dute
esan gabe ere (bis)

M. Amuriza
Arrazoi dozu zabiz
modu zuhurrean
ta ez arretarik jarri
nire bilurrean
maitasuna daroat
esku ahurrean
hemen tratetan zaitut
modu xamurrean
ta muxuka al zaitzaket
beraien aurrean?

N. Ibarzabal
Nahiz ta biok goazen
urduri bezela
dena ondo joango da
ezin da bestela
ta lasai emaidazu
han muxu umela
nire amona baita
gozoa, epela
ta uste dut bera ere
lesbiana dela (bis)

M. Amuriza
Hirugarren bollera
familian beraz
orduntxe bai urtengo
doguna guk hegaz
zuk ederto ikasi
zenduan euskeraz
ta Boliviara noa
intriga bategaz
ea umea zelan
dabilen erderaz (bis).

N. Ibarzabal
Oso argia dugu
alaba Iria
erderaz sartzen die
guztiei ziria
ta ez dio inori
hortan inbidia
bidaia hau izango da
biontzat saria
asko maite zaitut ta
gora "Bollivia" (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra