Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jone Uria Albizuri
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Lekue
Umedun geratzeaz
ez behintzat damutu
emagina lehen dogu
hain gozo agurtu
berton be egin geinkez
guk urak apurtu
esperientzi eder bat
behar dogu ezagutu
aldez aurretik behintzat
ez zaitez bildurtu.
J. Uria
Erabakia hartu ta
aurrera jauzi
lehenengo klase hontan
zalantza nagusi
bideo batekin gura
duda denak hautsi
nik bideorik ez nuen
lehenago ikusi
osorik ikusi dut
eta ez da gutxi.
E. Lekue
Mundu barri bat dogu
atean gaur gaurkoz
ta horrek emoten deust
niri nahikoa poz
zu bildur ta urduri
ez zabiz apropos
zera esango dotsut
baietz egon ados
hoba etorriko da
zu trankil bazagoz.
J. Uria
Trankiltzeko izango
al dut nahiko suerte?
Garrasi egiten zuen
hain ozen, hain fuerte
indarrez nekatuta
ta odol dezente
beldurrez nago ia
ezin egon tente
ta oraindik falta zaizkit
hiru hilabete.
E. Lekue
Ez zaitez burumakur
ibili horrela
jakizu dana ondo
sarri irteten dela
beste ama askori
gertatu bezela
euki zeinke erditze
natural itzela
eta epidurala
eskatu bestela.
J. Uria
Epiduralik gabe
ideia aparta
erditze natural bat
baino ez zait falta
pentsatze hutsaz ere
ia egin dut kaka
klase hauetatik igual
egingo dut hanka
prest egon gabe ere
etorriko da ta.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra