Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Ugartetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Saioa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Ugartetxea, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ingurukoek politikan sartzen animau zinduezan. Legealdia amaitzeko desietan zagoz.

Deskribapena

Doinua
Dozena bat bertso berri A
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Ugartetxea

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz eta naizen artzaina
daukat itxura bikaina
eta lagunek animatuta
sartu alajaina
lehendabizi kanpaina
gero batzar ta hazaina
ze gogorra den kanpokaldetik
errez ikusten da baina. (bis)

Nahiz pozik hasi borrokan
gaur ikusten naiz kolokan
ito egin naiz hasieran neuk
jarritako sokan
zenbat denbora plenotan
berandu etxera askotan
ta gero inork ez dit laguntzen
ardi gobernuan kortan. (bis)

Sekretariak moñoño
ta nik nahiko baldar joño
gero batzarrau luzatu nahian
eta nik honaino
euren peluka ta moño
naukate kokoteraino
artzain makila askoz hobe da
aginte makila baino. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra