Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Saioa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Galletebeitia, Xabat
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Umeak zarie. Jolas parkean zagozie olgetan. Xabat, Etxahun parkean dagoen zabu bakarrean dago jasarrita. Zuk be ibili gura dozu, baina Etxahunek ez dala bajatuko diño.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Galletebeitia
Zabuan zabiltza hor
ilusioz lepo
baina badut gogoa
neuk ere pozteko
eta sasoia duzu
Etxahun ikusteko
gazteago garenoi
lekua uzteko. (bis)

E. Lekue
Lehena jesarten da
hori da legea
ta korrika nazenez
benetan trebea
eperdia trankil dot
hau da ardurea
gaur nire txanda da ta
bihar da zurea. (bis)

X. Galletebeitia
Gurasoen aurrean
ezetz hori bota
nire gogoa zuri
ez zaizu inporta
hegan ateratzea
dizut zuri opa
ta ea jotzen duzun
horma baten kontra. (bis)

E. Lekue
Umemokoa harro
itxura garbian
gurasoak ez daiguzan
jarri guk erdian
aurrean zeu jartea
hoba da agian
ta halan joko dot baina
zeure ipurdian. (bis)

X. Galletebeitia
Buruarinak gara
gu noski umean
baina horren klasiko
zu zauden unean
alde egin behar dut
nik neuk aidanean
bakarrik jolastera
"Play Station"ean. (bis)

E. Lekue
Ta txinbuan eduki
dozunez borroka
"Play Station"an bila
barriro koloka
oin be eukiko dozu
barriz Xabat bronka
anaia nagusiak
ez dotsu itxiko ta (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra