Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia
Bertsoa entzun |
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zorionak lehendabizi
Etxahun denok gintuzun zai
eta Kalera Kalera
borrokaldietan jarrai.
Txapel bako txapeldunak
ditut gaur baina aipagai
hanka sartzen duten hoiek
nonahi, noiznahi ta nolanahi,
poto bat, hanka luze bat,
kalabazaren bat porai,
aukera txar bat, porrot bat,
"whatsapp"ez mezu bat ta, ai!
Gora galtzaileon kluba
geure akats eta dohai,
bizitza erortzea da
baina altxatzea ere bai. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra