Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-01-02 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-01-02 Hernani Jaialdia
Gai-jartzailea
Zerain, Aritz
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Laburu, Agin
Lana
Binaka gaia-emanda

Deskribapena

Doinua
Manuel Narruk atzo esan dit C
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-01-02 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Nik hiru kilo galdu nituen
ia ez daukat giharrik
eta gauetan loa eduki
degu ahaztu samarrik.
Txapelketa hau polita izan da
ez dago esan beharrik
baino eskerrak jokatzen degun
lau urtean behin bakarrik.

A. Laburu
Beñat Aginek eduki arren
betiko adixkidia
gogorra ez da beti egiten
borroka baten idia
baino oholtza ta oholtza artekua
kasu askotan bi dia
hiri gehiago ez al zaik gustatzen
batera indako bidia?

B. Gaztelumendi
Iraila aldean abitu ginen
nahiko modu xuabean
eta aste ta hilabeteak
igaro ustekabean
erratz mutur bat hartzen gendun ta
biok elkarren parean
zenbat bertso txar bota ditugun
Ipintzako sukaldean!

A. Laburu
Han egindako intento hura
ez dago alperrik utzia
errimei eta ideiei brillo
atera nahiz igurtzia.
Gure barruan geldituko da
hobetutako gutxia
pena bakarra daukat Beñati
gehiegi erakutsia.

B. Gaztelumendi
Zuk badakizu izan zerala
neretzat kide itzela
kantuan aina ikasi nuen
entzuten ari nintzela.
Nahiz ta Ilunben buru gainean
jarri zidaten txapela
zuk badakizu horren parte bat
zurea ere badela.

A. Laburu
Etzan falta ez agur horretan
bertso eskolaren izenik
ez zan falta ez lagun flako ta
bertso adiskide gizenik.
Txapelan parte bat guria da
hala esan dek zuzen hik
baino ez dek ba usteko horrekin
konformatuko naizenik.

B. Gaztelumendi
Aldamenetik ni harrituta
begira jarri natzaizu
biok parean aritu gera
erdi ikasle, erdi maisu.
Hurrengorako ondo dakizu
gehiago saiatu aizu!
Neri tokatu zaidan bezela
zuri tokatuko zaizu.

A. Laburu
Ez dizkit maitte nik metafora
ta zenbait lore hortera
onartu arren ez nintzala ni
sartu lehenengo kortera
baino halare gerran aizkora
sartu dezagun lurpera
bide berbera egin dezagun
hemendikan lau urtera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra