Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-01-05 Oñati Jaialdia
Gai-jartzailea
Oñatiko Bertso-Eskola (Txinparta)
Sagarzazu, Mirari
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aita-semeak zarete. Andoni, semea, gaur kabalgatan egon da, baina etxera moskeatuta etorri da, pentsatu baitu errege kabalgatan Aitorren antz handia duen norbait ikusi duela. Eta galderak egiten hasi da.

Deskribapena

Doinua
Ikusi nuanean I
Neurria / Estrofaren izena
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
18

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Neurria:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Aita esan zaidazu
zer da kabalgata?
A. Mendiluze
Hiru Errege Mago
bertan triki-traka.

A. Egaña
Ta triki-traka zer den
jakin nahi det orain.
A. Mendiluze
Hiru Errege Mago
hiru zaldiren gain.

A. Egaña
Bueno zaldi, gamelu
dena izan leike.
A. Mendiluze
Aizu zoologiaz
nik ez dakit bate.

A. Egaña
Nik han ikusi det bat
zure antzekua.
A. Mendiluze
Bai, baina ziur al zaude
zela etxekua?

A. Egaña
Ez,baina etxekoaren
tankera bazuen.
A. Mendiluze
Galdetu beharko zaio
ea ze izen duen.

A. Egaña
Kolore beltza baina
holako kopeta.
A. Mendiluze
Nik noiz eduki det ba
pinturaz beteta?

A. Egaña
Ez baina gaurko hontan
zen susmagarria.
A. Mendiluze
Ta zergatik zeunden zu
beldurrez jarria?

A. Egaña
Ni ez nengon beldurrez
baizik kurioso
A. Mendiluze
Ba kuriosidadea
arriskutsua oso.

A. Egaña
Bihar goizerako det
nik halako grina.
A. Mendiluze
Opari bat aurkitu
nahi dezu jakina!

A. Egaña
“Erregea aita da”
zion behin hor batek
A. Mendiluze
eta nik hori nola
ukatu dezaket?

A. Egaña
Hori esan zuen harek
Felipe izena.
A. Mendiluze
Horrekin ezin leike
atera zuzena.

A. Egaña
Ta Felipen laguna
da beti Mafalda.
A. Mendiluze
Hori beste errege
klaseren bat al da?

A. Egaña
Nik hori ikusten dut
komiki batzutan.
A. Mendiluze
Edozer gauza dago
zure liburutan.

A. Egaña
Baina gaurko erregeak
zure antza zeukan
A. Mendiluze
Ni beti nago ordea
koroaren faltan.

A. Egaña
Ta noiz izango ote da
ama erregina?
A. Mendiluze
Hobe hari galdetzera
joango bagina.

A. Egaña
Ta zaldiak tankera
zeukan amonana.
A. Mendiluze
Bale, arrazoi dezu
badakizu dana.

A. Egaña
Amonan zaldiana
esan nahi nuen nik
A. Mendiluze
ez det esan besterik
esan didazunik.

A. Egaña
Bueno aitatxo beraz
errege zu zera
A. Mendiluze
Ba bai, tori oparia
ta goazen etxera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra