Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-01-24 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-01-24 Zeanuri Jaialdia
Gai-jartzailea
Olibares, Javi
Bertsolariak / Egileak
Estiballes, Arkaitz
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Arkaitzek hiru txahal loditu ditu aurten eta Aitor tratantea etorri zaio erosteko asmoz.

Deskribapena

Doinua
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-01-24 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Atarira heldu naiz
“Kaixo” eta galde:
goazen zure kortara
gehio itxoin gabe
ustez zinena hiru
txahal ederren jabe
txakurrak bai hor daude
ta txahalak nun daude?

A. Estiballes
Pasatzen ari danaz
ni nabil larritzen
uda osoa pasa dot
nik fardoak biltzen
baba zabala ematen
hor nintzan aritzen
baina emanda ere
ez dira loditzen.

A. Mendiluze
Baba ematen jardun
al zera benetan?
Orduan txahal horiekin
zaude zu zorretan
Lehen entzuna nuen ta
frogatu da bertan
bakarra loditzen da
holako etxeetan.


A. Estiballes
Zerbait banekiela ta
hau gauza ustela
jakin Olivaresi
erosik zirela.
Uste dut ein dostala
fraude bat itzela
txahalak erosi nahi ta
zekorrak direla.

A. Mendiluze
Beraz zalantzan zaude
ia hala ez den
pixkana ari zera
ganaduaz ikasten.
Txahalak eskatu eta
zekorrak erosten
ta zuk noiztik dakizu
bi horiek bereizten?

A. Estiballes
Zelan egingo deutsut
gaurko hontan kasu
bi horrek bereizteko
nik zenbat arazu!
Baina bisita ondo
kobratzezu aizu!
Zeuk ondo badakizu
zeuk esan eiztazu.

A. Mendiluze
Irakasle lana ere
egin behar al da ba?
Barkatu baina ez nator
hona horretara
Kontseju bat ganadu
haundi horiek laga
hasi oilaskoekin
errezagoa da.

A. Estiballes
Baina hori lehenago
behar neban jakin
ta txahalak ondo hazi
igual alfalfakin.
Gaur bila etorri zara
kamioi haundiakin
hurrengoan nahiko da
furgonetarekin.

A. Mendiluze
Bai, baina intentzio
haundia nekarren
ta gero ze atari
ze ikuilu barren!
Hiru erdi gaixorik
ta bat erdi herren
zer ematen didazu
eramatearren?

A. Estiballes
Holakorik ez jata
pasa egundaino
txahalak mehe-mehe dagoz
trumoi eta laino.
Hurrengoei dirua
emongo’tset joño!
Ta doazela eurak
LolyLeireraino.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra