Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-04-01 Zumaia Jaialdia
Gai-jartzailea
Manterola, Unai
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Iker, zuk sexurako adizioa duzu. Logroñoko terapia talde batean apuntatu zara eta Jon Maia aurkitu duzu bertan.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
9

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia
Ze-nolako sustoa!
Ze nobedadea!
Aiba Jon Maia jauna
azaldu da bea
biok bodegaraino
etorri omen gea
ta hemen juntatzea
kasualidadea. (bis)

J. Maia
Ni asmagatik nator
hala da naizena
baina ja ikusi det
nik zure izena
Iker sartu da eta
akabo problema!
Adizioa kentzeko
metodo onena. (bis)

I. Zubeldia
Beti gora begira
dabilkit brujula
ta noiz bajatuko dan
ezin det kalkula.
Baina hau zuregatik
pentsatuko nula
entzun baitet zakur bat
erosi dezula. (bis)

J. Maia
Oraindik ez naiz hori
barneratzeko gai
nere txakur txikiai
hartu dio usai.
Ondo entzun det baina
ez det sinistu nahi
nerekin, bale, bueno...
txakurra utzi lasai. (bis)

I. Zubeldia
Ezin hasiko gera
terapian deman
begiak ateratzen
lehenengo irteeran.
Itxura xelebrea
daukazu soberan
barka baino zakurra
nahio det aukeran. (bis)

J. Maia
Tigreak ta txakurrak
basoak, jardinak
zure adikzioak
a ze eraginak!
Nik berriz janzten ditut
buzoak urdinak
nik konponduko ditut
zure itukinak. (bis)

I. Zubeldia
Abiatu nahi dezu
hain postura hezen
estimatuko nuke
nik besterik ezen
jendea begira dau
begitara zuzen.
Ezautu gaituzte ta
Vietnamera goazen.

J. Maia
Neri berdin zait Vietnam
edo ta Tokio
zeure ondoan egon
nahi nuke propio
Vietnamera bakarrik
ez zaite joan tio!
Ez joan bonsaiaren
adarretatio. (bis)

I. Zubeldia
Riojan egin degu
lehenengo aukera
maitasuna piztu da
posible ote da?
Nerekin joaten bada
Oriente aldera
jakingo dezu zer dan
Japongo bandera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra