Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-04-29 Altzo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabier Amuriza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-04-29 Altzo Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Amuriza, Xabier
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Librean aritu ziren, eta saioaren hasiera aldeko lagin bat jaso dugu hemen.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-04-29 Altzo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabier Amuriza

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Amuriza
Gabon lagunok banan-banaka
edo nahi bada kuadrilla
toki hoberik zaila geneukan
propio joanda ere bila.
Hemen bukatzen da nire bertso
ibilerako gurpila.
Beraz gaur Miren derrigorra da:
onena izan dedila. (bis)


M. Amuriza
Behin etorrita gaur gu birritan
iritsi gara Altzora
lehenik eta behin herrira heldu
gara Alegitik gora
ta bigarrenik oraintxe zuen
magalera edo altzora
gaurko saioa onena ez eze
hurbilekoa izango da. (bis)


X. Amuriza
Bi etorrera ta mila ere
baitiogu Altzori zor
neronek behintzat neure gogoa
sentitzen dut txit hurbilkor
lehena bezain urduri eta
azkena bezain sentikor.
Hala ere gaur ni bezain lasai
ez da geldituko inor. (bis)


M. Amuriza
Zu bezain lasai inor ez dago
nahiz izan hainbeste jende
hasi orduko amaiera bat
aipatu zuk derrepente.
Baina bizitza ziklikoa da
orain etzan orain tente
ta honi nondik begitzen zaion
hasera izan daiteke. (bis)


X. Amuriza
Ziklikoa da baina azkena
gero ta hurbilagoa
ez pentsa triste nagonik gero
edan baitut sagardoa.
Azkena da hitz fuertea baina
ez da halako tragoa
aita baztertu alabak segi
etxea aurrera doa. (bis)

M. Amuriza
Aurrera doa zikloa eta
horixe nahi nuke aitu
hara non zauden udazkenean
ta han bide bat amaitu
baina ni nago udaberrian
ta horretxek uztartzen gaitu
urte on batek ona izateko
bietatik behar baitu. (bis)

X. Amuriza
Beraz Mirenek esan nahi luke
nirea ez dala bukatu
ez da bukatu hori badakit
oindik behar det jokatu.
Nahi nuke Altzon esan dezaten
gerora harro ta altu
hemen izan zen bere azkena
baina ez zen akabatu. (bis)

M. Amuriza
Gero esango dutenarekin
pentsatzen zabiltza antza
baina bi gaude ta orekatu
egin nahi nuke balantza
Amuriza han ez zen akatu
hori egingo duten txantxa
alabarekin izango ahal duzu
hainbesteko konfidantza! (bis)

X. Amuriza
Bakarra zara alaba Miren
haurrak ez ditut ilaran
pentsako dezu amildu xamar
nabilen azken boladan.
Zikliko hori orain esango
dizuet hemen nola dan:
hau pozik dabil gehiago ez baitu
aitarik izango traban. (bis)


M. Amuriza
Alaba baten postura ez da
beti horren erosoa
ni hasiberri nintzela ginen
hain bikote ponposoa:
zuk erritmoa markatu eta
nik segi zure pausoa
baina hemendik aurrera izango
naiz neu laranja osoa. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra