Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-05-20 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-05-20 Antzuola Jaialdia
Gai-jartzailea
Gabilondo, Iraia
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Orain dela 80 urte hil zen zure aitona. Gaur, Elgetako Intxortako frontea egon zen lekura zoazte familia osoa. Ustez zure aitona ehortzita dagoen fosa irekitzera doaz.

Deskribapena

Doinua
Konfesatuta hau esateko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-05-20 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre
Amona joan zan ta amarekin
noa dana bizitzera.
Gure aittona kondenatua
besteen eskutik hiltzera!
Hainbeste urte pasa ditugu
askok hitzetik hitzera.
Kostata baina ausartu gera
hobi honetan biltzera
aspaldi gaixki itxi ziguten
zauria irekitzera.

Ahal dala ozen esan behar det
mundu denak jakin dezan
bala galdu bat etorriko zen
noraezean ta presan
eta guretzat konponbiderik
ez zen ez hemen ta ez han.
Aranzaditik deitu ziguten
zuloa ikusi genezan
bera hil zutela banekin baino
agur ez genion esan.

Gerra gordinak sortu izan du
ez dakit zenbat endredo!
Ume garaia gogoratzen det
triste eta bero-bero
amonak negar egingo zuen
hamar mila aldiz edo
Franco joan arren hau segitzea
ez zuen asko espero.
Eta batzuek berdintsu daude
laurogei urte ta gero.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra