Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-07-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ander "Itturri", Eneko Lazkoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-07-12 Iruñea Jaialdia
Gai-jartzailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Ander "Itturri"
Lazkoz, Eneko
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hor, gibelaldean “Carlos III. Etorbidea” dago. Haren bukaeran plaza bat. Aurten izena aldatu dioten arte “Rodeznoko kondea” izena zuena. Konde hau lurjabea, karlista eta politikari frankista bat zen eta haren omenez zuen izena plazak, Eta haren ondoan “Eroritakoen monumentua”. Aurten aldatu zaio izena, orain “Askatasunaren plaza” da.

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-07-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ander "Itturri", Eneko Lazkoz

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lazkoz
Iruñean daude hamaika ikur
gure iragan beltzeko
erabaki bat hartu zuten behin
“Conde Rodezno” jartzeko.
Gaur askatasun plaza deitzen da
ta nahiz den pozik jartzeko
oraindik txoko gehiago daude
Iruñean askatzeko.

Itturri
“Conde Rodezno”, askatasunan
plaza bihurtu da jada
hori lortuta ezin da hasi
euforia ta algara.
Txoko dexente aldatzeko ta
hori guretzako traba.
Falta zazikigu aldatzen baina
nunbaitetik hasi behar da.

E. Lazkoz
Hortan arrazoi duzu ta ez da
horren txarra hasiera
eta gainera Pamplona pasa
da Iruñea izatera.
Nahiz ta gu oso adi gabiltzan
izen hoien arabera
toki izenak ez du egiten
herri baten izaera.

Itturri
Baina aldatu ta batzuk hartu
zuten haundia pakea
“Conde Rodezno” aldatze hori
ez da inontzat kaltea.
Hori aldatu ta aldatu da
erakin horren partea
horren irudi ingurun dagon
haur txikintzako parkea.

E. Lazkoz
Zertan ukatu ni aldaketa
horrek oso pozik nauka,
baina azaldu behar dizut nik
parean daukagun mauka:
ikusi hemen zenbat jende den
orain txalo, orain aupa!
Honek izenak baino askoz`e
garrantzi gehiago dauka.

Itturri
Aldaketa bat iritsia da
beraz Iruñea aldera
adibide bat zuk aipatua
hemen dugun plaza bera
baina eustea komeni zaigu
egin dezagun aurrera
aldaketari eutsi behar zaio
hemendik hiru urtera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra