Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-07-24 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-07-24 Donostia Berezia
Gai-jartzailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Alabak galdetu dizu: “Aita, zergatik niretzat aitona eta amona dira eta zuretzako abuela eta abuelo?”

Deskribapena

Doinua
Azken tragotxo hori hartu
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseikoa, ertainaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-07-24 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jon Maia

Neurria:  Hamaseikoa, ertainaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez da errexa azaltzea
galderaren ondorena
atzerantza begiratzea
izan liteke onena.
Haiek urruti bizi ziren
Hego lurretan barrena
abuela ta abuelo ziren
behin hartu zutenak trena
ondo diozu orain aiton
eta amona izena.
Aldaketa horretan dago
herri honen garapena. (bis)

Garrantzitsua da izana
baina baita ere izena
nik lehenago izkutatzen nun
nere erdal abizena
hemengoak ez izateak
horrek sortzen zidan pena
konplejuekin bizi nintzen
baina aldatu zait sena
ta nik abuela esaten det
ta abuela bat ozena
lotsagabe esan nahi baitut
nintzena eta naizena. (bis)

Abuelak oroitarazten dit
familiaren kultura
beraien lurrik maiteena
izan zen Extremadura
eta zu ordea euskaldun
etorri zara mundura
beraiek egin zutelako
bidai luze-luze hura
zurea ta nerea berdin
jartzeko unea heldu da
ta kanta zaiozu euskaraz
orain dagoen zerura. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra