Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-07-30 Getxo Jaialdia
Gai-jartzailea
Vidal, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Gai jartzaileak lehen puntuak emanda

Deskribapena

Doinua
Aranora joan ziran I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
5

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Vidal
Inoiz egin al duzu
juergarik Algortan?
S. Lizaso
Ez behin bakarrik baizik
gainera askotan.
Nahiz etxeratzeko etorri
gaur ere asmotan
errex konbentzitzen naiz
ni gelditzekotan.

B. Vidal
San Inazio ere
bada Azpeitian.
S. Lizaso
Herria dadukagu
guk festa betian
hemen gozatuko det
ahal den bitartian
han gozatzen segitzeko
haruntza joatian.

B. Vidal
Ta ze santu ospatzen
duzue Landetan?
S. Lizaso
Abenduan bat San Eloi
ospatzen da bertan
juxtu egoten dana
neguaren bueltan
Eguberri jaietako
beti beroketan.

B. Vidal
Guk badegu Landeta bat
ta bera da santu
S. Lizaso
nahiz ta egiten dituen
hamaika pekatu
herriz herri ibiltzen da
broma eta kantu
honekin santu bat gehio
ezin da kontatu.

B. Vidal
Hartuko al zenukete
Landeta Landetan?
S. Lizaso
Hori ez zendun esango
laguna benetan.
Onartuko bagenu
gerora penetan
eta nere partetikan
egon bedi bertan.

B. Vidal
Guk hemen zu beti hartzen
zaitugu pozarren
S. Lizaso
neuk ere intentzio hori
neurekin nekarren.
Hainbeste urtean nola
izan naizen hemen.
beste pixka baten ere
segi nahi ondoren.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra