Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-09-08 Alkiza Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
(Biak aulki banatan eserita jartzen ditu, makil edo bastoi batekin eta txapela jantzita.) Alkizako bi aiton zarete bakoitza bere etxeko atarian eserita. Esker eskuin begiratu, eta tarteka hitz bat edo beste esan ere bai.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Ondo kostata irteten degu
guk baserriko atera
biok lagunak ta ixilikan
hau bidezkoa ote da?
Urteen karga pilatu zaigu
hau ere gure kaltera.
Hitz jarioa joan egin zaigu
sasoiarekin batera.

A. Egaña
Sasoi kontuak ez aipatzea
eskatzen dizut mesedez
garai batean hara ta hona
ibiltzen ginan hain errez
gaur egunean nekatu gera
aspertu zaharraren zaharrez
nik zigarroa behintzat lagun det
eta zuk hori ere ez.

S. Lizaso
Garai batean ez nuen falta
sasoirik eta indarrik
orduan ez zan neretzat ere
aldamenean ke txarrik
ta orain berriz makila ere
atzaparretan alperrik
ez naiz ibiltzen, erabiltzen det
adornurako bakarrik.

A. Egaña
Garai batean dantzatzen ginun
atxur, sarde eta golde
urte hauetan ezautu degu
makina bat bizimolde.
Garai batean kontra hastea
gendun ezer baino hobe
orain zaharregi bihurtu gera
haserretzen hasteko`re.

S. Lizaso
Ederki asko aldatu zaigu
bizimoduko papera
gure ustetan zergatik bizi
maiz egiten den aukera.
Non dago aita? Non da aitona ?
lehen entzuten zen galdera
ta ezertako gauza ez gera ta
sobratu egiten gera.

A. Egaña
Alaba erritan hasten zait eta
begi zeharka erraina
horrexegaitik maite det gure
atariko koxka gaina.
Gure bilobak Porkenon bila
bidali nau alajaina!
Ta esan diot “Abixauko`inat”,
zer den ez dakigu baina.

S. Lizaso
Hara zertara iritsi geran
denbora joanan harira
onenak lehen eman ginuzen ta
hau bukatzen`e ari da.
Aurrean dagon mendiak ere
badauka bere dizdira
lehen Herniora maiz joaten ginen...
Orain etxetik begira.

A. Egaña
Halaxe da bai Zelatuneko
paraje maite-maitia
gaur urrutitik ikusten degu
pinporta txikiz betia.
Garai bateko ametsa gendun
mendi bueltak egitia
ta orain daukagun ilusioa
egonian egotia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra