Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-jartzailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Lekue, Etxahun
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Etxahun, zuk Sebastian gosez ikusi duzu, eta esaera txinatarra gogoratu duzu: “Emaiozu arrain bat norbaiti eta eguneko gosea kenduko diozu. Irakatsi arrantzan eta bizi osorako kenduko du gosea”. Kanabera eman diozu Sebastiani, baina gose izateaz aparte, Sebastian alferra da.

Deskribapena

Doinua
Bertsuak jarri dizkat
Neurria / Estrofaren izena
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Sebastian Lizaso

Neurria:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue
Irakatsi gurean
hurreratu ta hara!
Erreka alboan geldi
geratu ez da ba?
Kainabera luzatu
eixu uretara. (bis)

S. Lizaso
Geldirik egotea
neuretzat mesede
nahiz gogoa daukadan
saiatzean alde
erreka dagolako
hemen urik gabe. (bis)

E. Lekue
Ur gitxigaz be izan
leiteke trebea
nik bi harrapau dodaz
ta hau da legea:
afaldu behar dauala
bakotxak berea. (bis)

S. Lizaso
Bakoitzak berea bai
ta noizko espero?
Dardarak sortzen dizkit
hainbeste endredo
saiatuko al gera
bazkaldu ta gero? (bis)

E. Lekue
Baina ezer ez dogu
lagun bazkaltzeko
beraz guk tripa hutsik
ta eztarria seko
ahalegindu ezean
ez gabiz ederto. (bis)

S. Lizaso
Zurekin ez da errez
laguna asmatzen
ahalegintzeak ez nau
gehiegi kezkatzen
ahaleginekin ez da
goserik asetzen. (bis)

E. Lekue
Nik honezkero ein dodaz
hiru bat armosu
gose aurpegiagaz
alperrik zagoz zu
amuko zizarea
jan beharko dozu. (bis)

S. Lizaso
Horrentzat beste plan bat
badaukat jadanik
zuk hartuko bazendu
arrantzako lanik
ondoan eserita
jango nituzke nik. (bis)

E. Lekue
Nik arrantzatuko dot
agian, agian
baina mahaian jezarri
ta horko aldian
nork prestatu behar ditu
gero afarian? (bis)

S. Lizaso
Dadukadan gose ta
premia tarteko
ez dago astirikan
etxera joateko
eta ni prest nengoke
gordinik jateko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra